Milaka urte dituen arte tradizionalak eta abangoardiarik berritzaileenek osatzen dute Euskal Herriko eskaintza kultural bikaina, hots, ondare historiko apartak eta herrialdeen mugak gainditzen dituen modernotasun-grina handiak.

Azken urteotan, berrikuntzak kulturaren eta artearen esparruetara ere ailegatu dira. Horren erakusgarri nagusiak dira Bilboko Guggenheim museoa, Gasteizko Artium museoa (biak modernotasunaren eta diseinuaren arloan aitzindari), bai eta Chillida Leku, ere, Eduardo Chillida euskal eskultore bikainaren lanak barne hartzen dituena.

Euskal herritarrak kulturaren eta entretenimenduaren zale amorratuak dira. Izan ere, maiztasun handiz bisitatzen dituzte lehen mailako gertaerak, besteak beste, Gasteizko Jazz Jaialdia, Bilboko opera denboraldiak edota Donostiako Nazioarteko Zinemaldia (zinemako izarrez beteta egoten dena) eta Musika Hamabostaldia.
VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria S.A.
info@via.com.es Cámara de Comercio e Industria de Alava
Dato, 38 . 01005 Vitoria-Gasteiz
Tel: 34 945 141800
Fax: 34 945 143156
Hitzaurrea
Ekonomia
Kultura
Gastronomia
Paisaia eta Natura
Kirolak