 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Sukaldaritza bikaina eta kalitate handiko jatetxeak ditugu
Euskal Herriaren
bi ezaugarri nagusi. Euskal Herriko tradiziozko sukaldaritza
erraz prestatzeko platerek osatzen dute. Horien arrakasta lehengaien (arrainen,
haragien, gazten, eta abarren) kalitate handian oinarritzen da. Aldi berean,
euskal sukaldaritza berria eta abangoardista nagusitu egin da, gure mugetatik
harago salto egin du, eta irudimenaren bitartez tradizioa berriztatu du. Izan
ere, Donostia planeta osoan metro karratuko "Michelin izar" gehien dituen hiria
da.
Halaber, Euskal Herria ardorik gozoetariko baten sorlekua ere bada,
Arabako Errioxako ardoarena, hain zuzen ere, nazioartean ospetsua dena. |
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |