Euskal Herriak edozein motako kirolak egiteko instalazio ugari du; kirol horien artean daude, besteak beste, hipika, golfa, ur-kirolak (adibidez, surfa) edota jarduera arriskutsuak, adibidez, eskalada, arroil-jaitsiera, puenting-a, piraguismoa, etab.

Gero eta pertsona gehiagok erabakitzen dute tarte libreetan kirola egitea. Naturak eskaintzen duen aukera-sorta oso zabala da, bai eta kalitatezko kirola egiteko gomendagarria ere. Euskal Herriak eskaintzen ditu lautadak eta zelaiak, pikotxez pikatutako harkaitzak, mendi leunak eta malkartsuak, basoak eta aintzirak; aukeratutako lekuaren inguruetarainoko bidea errazten duten errepideko komunikazio bikainak; eta biztanleriaren dentsitate txikia (azken horri esker, ia edozein natur-gune birjina izaten da, artzain gutxi batzuk baino ez baitira bertan bizi izaten).

Euskal Herrian sortutako kirolek nekazarien eta arrantzaleen eguneroko zereginetan dute jatorria. Gehienbat indarreko kirolak dira, hala nola, traineru-estropadak, aizkolariak, harrijasotzaileak eta euskal pilota. Azken kirol hori nazioartean ospe handiena lortu duena da. Izaera lehiakorra Euskal Herrian oso erroturik dagoen beste balio bat da. Horren erakusgarri bezala Gasteizko saskibaloi taldeak eta Euskal Herriko hiru probintzietako hiriburuetako futbol taldeek sortu zirenetik lortu dituzten emaitza bikainak aipa ditzakegu.

   - Tau-Baskonia
   - Deportivo Alavés kluba
   - Erreal Futbol Elkartea
   - Bilboko Athletic kluba
VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria S.A.
info@via.com.es Cámara de Comercio e Industria de Alava
Dato, 38 . 01005 Vitoria-Gasteiz
Tel: 34 945 141800
Fax: 34 945 143156
Hitzaurrea
Ekonomia
Kultura
Gastronomia
Paisaia eta Natura
Kirolak