Gasteizek, Euskal Herri osoak bezala, historian eta errotutako tradizioetan oinarritzen den aberastasun kultural handia dauka.

Gasteizko Erdi Aroko hirigune historikoa Europako bitxienen artean dago, eta 1997an monumentu-multzoa izendatua izan zen. Horren adierazgarririk onena Santa Maria katedrala da. Hiriko punturik altuenean eta hirigune historikoaren iparraldera kokaturik dagoen estilo gotikoko eraikin ikusgarri hori XIII. mendean hasi zen eraikitzen Alfontso VIII.aren defentsa-harresi baten gainean. Gaur egun, katedral horretan Europako zaharberritze-lanik garrantzitsuena gauzatzen ari da.


Hirigune historikoaren mugaren kanpoaldean ARTIUM museoa dago, 2002an inauguratu zena. ARTIUMa milurtekoarekin batera jaio ziren arte garaikideko museoen artean dago; museo horiek lan artistiko nabarmenak dituzte barne eta gaur egungo sortze-lanak dibulgatzen eta horiek jendeari hurbiltzen ahalegintzen dira.


Azken urteotan hiriak izan duen garapenaren beste erakusgarri bat Gasteizko Jazz Jaialdia da. Jaialdi hau estatuko musika-eskaintza nabarmenen artean dago, eta European Jazz Festival Organization erakundeak (Europako jazz jaialdirik ospetsuenak eta etorkizun handienekoak biltzen dituenak) barne hartzen duen Espainiako jazz jaialdi bakarra da. Halaber, Gasteizen ikuskizun kultural ugari egoten da, besteak beste, nazioarteko antzerkia, antzinako musika, zinema, nazioarteko folklorea eta flamenkoa.



VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria S.A.
info@via.com.es Cámara de Comercio e Industria de Alava
Dato, 38 . 01005 Vitoria-Gasteiz
Tel: 34 945 141800
Fax: 34 945 143156
Hitzaurrea
Ekonomiaren eragilea
Bizi-kalitatea
Kultura
Kirolak