Gasteiz kirolaren zale amorratua da. Horren erakusgarri dugu hiriko kirol-instalazio ugariak egunero erabiltzen dituen pertsona-kopuru izugarria.

Hona hemen Gasteizko kirolerako zaletasunaren adierazgarririk onenak:

Juanito Oiarzabal zortzi mila metro baino gehiagoko 20 gailurrera heldu da, munduko errekorra lortu duelarik. 2003an Juanito Oiarzabalek jaso zuen urteko kirolari onenaren saria, Arabako Kirol Prentsa Elkarteak emana, bai eta kirol arloko Sabino Arana saria ere.

Martín Fiz - Bere garaipen-zerrenda luzean ondorengoak dira aipagarri: 1995ean maratoiko munduko txapelduna izan zen eta txapeldunordea 1997an; laugarren eta seigarren postuak lortu zituen 1996ko eta 2000ko Joko Olinpikoetan hurrenez hurren; eta Europako txapelduna izan zen 1994an.

Joseba Beloki - 2001ean eta 2002an hirugarren eta bigarren postuak lortu zituen hurrenez hurren Frantziako Tour-ean.

Almudena Cid - Munduko bigarren gimnastarik beteranoena da, eta kirolaren esparruko merezimendu-domina bat du. Txapelketa ugaritan hartu du parte; hona hemen aipagarrienak:1996ko Atlantako eta 2000ko Sidneyko Joko Olinpikoetan finalista izan zen; gainera, txapeldun izan da munduko sei txapelketatan, Europako zortzi txapelketatan eta Espainiako bost txapelketatan.

Jaione Ayastuy garaipen gehien lortu dituen Arabako kirolarietako bat da, bai eta belari dagokionez nazioartean ospe handiena duena ere. Jaione Ayastuy k Vaurien kategorian nabigatzen du. Beste sari ugari lortzeaz gain, Ayastuy munduko txapelduna izan zen 2003an eta 2004an, munduko txapeldunordea izan zen 2002an, eta 2002an eta 2003an Europako txapelketa eta Espainiako txapelketa irabazi zituen.

Eneko Llanos-ek 2003ko munduko triatloi txapelketa irabazi zuen distantzia luzeko modalitatean. Bere nazioarteko garaipen-zerrendan aipatzekoak dira 2004ko Europako txapelketan lortutako bigarren postua, X-Terrako munduko txapelketan lortutako lehen postua, bai eta 2000ko Sidneyko Joko Olinpikoetan parte hartu izana ere.

18 urte baino ez dituen Diego Barriok Espainiako trialsinean etorkizun oparoa izan dezake. 2003an, munduko eta Espainiako txapelketak irabazi zituen.

Halaber,Gasteizko saskibaloi- eta futbol-taldeek estatuko kategoria altueneko txapelketetan hartzen dute parte eta azken urteotan arrakasta handia izan dute.

Gasteizko saskibaloi taldea, Tau-Baskonia, 2001-2002ko ligako txapelduna eta 2002ko eta 2004ko errege koparen irabazlea.

Futbol-taldeak, Alavesak, berriz, azken urteotan Europako hainbat txapelketatan hartu du parte, eta UEFAren kopako finala jolastu zuen 2001ean.
VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria S.A.
info@via.com.es Cámara de Comercio e Industria de Alava
Dato, 38 . 01005 Vitoria-Gasteiz
Tel: 34 945 141800
Fax: 34 945 143156
Hitzaurrea
Ekonomiaren eragilea
Bizi-kalitatea
Kultura
Kirolak