Hurrengo Air Cargo Forum (ACF) delakoa Euskal Herrian egingo da 2004ko irailean, VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria erakundeak antolaturik, hain zuzen ere. Air Cargo Foruma aire-garraioaren industriako nazioarte mailako gertaera nagusia da. ACFa bi urtetan behin egiten da, eta tokia txandaka aukeratzen da EUROPA, AMERIKA eta ASIA artean. 1998an PARISEN egin zen; 2000n, WASHINGTON-EN; 2002an, HONG-HONG-EN; eta 2004an EUSKAL HERRIAN egingo da.

TIACAren (Aire-Kargaren Nazioarteko Elkartearen) arabera, Hong-Kong-en 2002an egindako ACFak erabateko arrakasta izan zuen. Hona hemen hainbat zifra:

7.500 m²-ko erakusketa.
4.750 bisitari.
800 ordezkari.
350 stand eta 750 langile guztira.
700 pertsona VIAk antolatutako afarian.


VIAk anfitrioi gisa eduki zuen lehen desafioa Hong Kong-en 2002ko ACFan 2004ko ACFaren aurkezpena egin beharra izan zen. Horretarako, erakusketa-aretoan toki handia izan zuen eta, halaber, erakusketa amaitzeko eskaintzen den ohizko afaria antolatu zuen.

Euskal Herriko, Arabako eta Gasteizko instituzioen ordezkariek bertan este evento lo que, además de su importancia, egonez gertaera horri euren laguntza eman zioten. Horrek ACFaren garrantzia agerian jartzen du, bai eta instituzioen konpromisoa, gogo handia eta Gasteizko aireportua garatzeko proiektuaren inguruko adostasuna ere. VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria, S.A. erakundeko eta Arabako Merkataritza eta Industria Ganberako presidentea, Josu de Lapatza jauna; Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua, Josu Jon Imaz jauna; Gasteizko Alkatea, Alfonso Alonso jauna; eta Arabako Foru Aldundiko Diputatuorde Nagusia, Carlos Samaniego jauna, anfitrioi izan ziren.

VIAk 140 m²-ko stand bikaina izan zuen, erakusketa-aretoaren sarreran kokaturik zegoena. Stand horren xedea bikoitza zen: alde batetik, Gasteizko aireportua sustatzea, eta, bestetik, Euskal Herria 2004ko ACFaren egoitza gisa aurkeztea. Horretarako, BA World Cargo, DECOEXSA, DHL-EAT, HEGAN, IBERIA eta VIAS enpresen ordezkariak han egon ziren. Gainera, standak irudi ikusgarrien bidez erakusten zituen Euskal Herriko ekonomia-, kultura- eta paisaia-ezaugarriak, bai eta Gasteizko aireportuaren eragiteko ahalmena ere. Dudarik gabe, erakusketa osoan agintari gehien izan zituen standetariko bat izan zen VIArena, eta, horregatik, bisita ugari eta garrantzitsuak ere jaso zituen.

VIAk bere gaua hasi zuen Hong Kong-eko Convention and Exhibition Centre delakoaren atarian afaria baino lehen zerbitzatu zen koktel batekin. Bertan zeudenek "Gasteizen ekoiztua, mundu osoan balioetsia" izenburu zuen erakusketa bat ikusi ahal izan zuten. Erakusketa horretan, Gasteizen kokatutako enpresek egindako produktuak erakusten ziren; horien ondoan, argibide-tauletan, ekoizpenerako erabiltzen diren instalazioen ezaugarririk aipagarrienak azpimarratzen ziren. Erakusketak hurrengo enpresen laguntza desinteresatua izan zuen:

Mercedes Benz
Michelin
Pepsi
Gamesa
Naipes Fournier
Imat


Aurkezpena Gasteizi eta Arabako Errioxari buruzko hainbat kartelek biribiltzen zuten. Afariak TRADIZIOA eta MODERNOTASUNA modu orekatuan bat egin nahi izan zituen. Izan ere, biak dira Euskal Herriaren ezaugarri, lurralde hau bere tradizioan oso errotuta dagoen arren, etengabeko garapenean ere baitago, munduari beti irekia. Bi ezaugarri horiek Fernando Canales zaharberritzailearen gastronomiak bat egin zituen. Izan ere, Canalesek, beste hiru sukaldari propiorekin eta Hong Kong Convention Centre delakoko 80 sukaldari txinatarrekin batera, hainbat errezeta berritzaile prestatu zituen, errezeta horien oinarrizko osagaiak Euskal Herriko tradiziozko sukaldaritzaren osagairik garrantzitsuenak izan zirelarik, hots, porruak, bakailaoa, antxoak eta patxarana. Menu hori Arabako Errioxako ardo bikain batez lagunduta dastatu ahal izan zuten afariko 700 mahaikide baino gehiagok.

Gastronomiaz gain, gau horretako beste pertsonaia nagusia musika izan zen. Grammy sari baterako proposatu berri duten Kepa Junkera abeslariak, bere taldearekin eta AUKERA taldeko bi dantzarirekin batera, txalaparta bezalako antzinako instrumentuak nola erabiltzen diren erakutsi zuen. Instrumentu horien bidez, erritmo modernoak ere lortu zituen, mahaikideak harriturik utzi zituelarik; hainbat mahaikidek dantzariekin batera egin zuten dantza. Ekitaldia Anne Igartiburu aurkeztu zuen profesionaltasun handiz, bere edertasun eta dotoretasun naturalek areagotu zutenak.

Ekitaldiaren amaiera gisa, José María Olazábal golf-jokalariak pantailatik 2004ko Air Cargo Forumerako gonbidapena egin zuen, VIAk gau horretarako aukeratu zuen eslogana erabiliz: WE’LL BE HAPPY TO SEE YOU.
VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria S.A.
info@via.com.es Cámara de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38 . 01005 Vitoria-Gasteiz
Tel: 34 945 141800
Fax: 34 945 143156

2002ko Hong Kong-eko ACFeko argazki galeria