 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
EUSKAL HERRIAN EGINDAKO AIR CARGO FORUM AK AURREKO ACF-EN ERREKOR GUZTIAK HAUSTEN DITU
|
 |
| |
Air Cargo Forum-a, aire-garraioaren industriako nazioarte mailako
gertaera nagusia, 2004ko irailaren 14tik 17ra egin zen Euskal Herrian (ACF 2004). 22. ACFa erakusketa horren
historiako mundu-azoka handiena izan da. Izan ere, 2004ko ACFak lehenago Hong Kong-en, Washington-en eta
Parisen egindako azoken partehartze-errekor guztiak hautsi ditu. Hori lortzeko, ezinbestekoak izan dira Aire-Garraioaren
Nazioarteko Elkarteak (TIACA), foroaren antolatzaileek eta VIA, Sociedad de Promoción del Aeropuerto de Vitoria enpresak,
hots, 2004ko ACFaren anfitrioiak, egindako ahaleginak.
|
|
| |
ACFan 64 herrialdetako 450 enpresa erakusketari eta 5.000 zuzendari baino gehiagok hartu
dute parte. Hartara, Gasteizek eta Bilbok, bai eta Euskalduna Jauregiak eta Bilboko Nazioarteko Erakustazokak ere,
aire-garraioaren industriako epizentroa osatu dute egun batzuez. Laburbilduz, ACFa Euskal Herriko ahalmen industrial
eta logistikoaren erakustokia izan da. VIAko presidenteak, Josu de Lapatzak, azpimarratu du VIA osatzen duten
erakundeek egindako ahalegina. Izan ere, Arabako Merkataritza eta Industria Ganberari, Arabako Foru Aldundiari,
Gasteizko Udalari, Eusko Jaurlaritzari eta AENAri (Espainiako Aireportuak eta Aire Nabigazioa) esker, Euskal Herrian
egindako Air Cargo Forum-ak nota bikaina lortu du.
|

|
|
| |
Irailaren 14an, arratsaldeko bost eta erdietan, Bilboko Nazioarteko Erakustazokaren antzinako
egoitzako 8. pabilioiak bere ateak ireki zituen
Euskal Herriko, TIACAko eta VIAko agintariak,
foroan parte hartzen zuten enpresen ordezkariak eta tokiko, estatuko eta nazioarteko komunikabide ugari
hartzeko. Juan José Ibarretxek, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak; Paulino Luesmak, Gobernuaren Euskal
Herriko ordezkariak; Alfonso Alonsok, Gasteizko alkateak; Iñaki Azkunak, Bilboko alkateak; Ramón Rabanerak,
Arabako foru diputatuak; Josu de Lapatzak, VIAko presidenteak eta Arabako Merkataritza eta Industria
Ganberako presidenteak; eta Dora Kay-k, TIACAko presidenteak, euren poztasuna adierazi zuten ACFa
Euskal Herrian egin izanagatik. Halaber, aire-garraioaren sektorea Gasteizko aireportuan sustatzeko nahia
azaldu zuten.
|

|
|
| |
Hitzaldien ondoren, nazioarteko aire-garraioan jarduten duten enpresetako
zuzendarien eta ordezkarien lehenengo elkarrizketak eta iritzi-trukeak gertatu ziren. Zalantzarik gabe,
zuzendariek eta ordezkariek etorkizunean negozio emankorrak egiteko oinarriak finkatu zituzten.
|
|
 |
Trustee members direlakoak, hots,
TIACAko kide korporatiboak, Gasteizera joan ziren gero.
Arabako instituzioek elkarte
horren zuzendarientzako afari bat egin zuten ongietorri beroa ematearren eta Arabako sekretuak ezagutzera
gonbidatzearren. Michelin izar batekin saritutako Gasteizko Zaldiaran jatetxeak eskaini zien gonbidatuei goi-mailako
euskal sukaldaritzaren lehen lagina.
VIAko presidenteak, Josu de Lapatzak,
trustee members direlakoei eskerrak eman zizkien bi hitzetan bertan egoteagatik eta Gasteizko aireportuan eta
horren inguruetan negozio sendoak egitera animatu zituen.
Gasteizko alkateak, Alfonso Alonsok,
azpimarratu zuen Arabak historian zehar izan duen garrantzia salgaien garraioarentzako pasabide natural gisa.
Halaber, azaldu zuen Araba, orokorrean, eta Gasteiz, bereziki, lurraldeko azpiegitura logistikoak eta potentzial
industriala sustatzen saiatuko direla.
|
 |
| |
Dora Kay-k, TIACAko presidenteak, eta Daniel Fernández-ek, Aire-Garraioaren
Nazioarteko Elkarteko idazkari nagusiak, aire-garraioari buruzko
hitzaldi profesionalen zikloa inauguratu
zuten Bilboko Euskalduna Jauregian. Aipatzekoa da ere Europako Batzordeko Garraiotarako eta Energiarako
presidenteordeak eta komisarioak, hots, Loyola de Palaciok, hasiera-ekitaldian parte hartu izana. Palaciok
esan zuen Air Cargo Forum-a “hegazkintza zibilaren esparruan etorkizunean egin beharreko lanaren lehentasun
nagusiak zehazteko aukera ezin hobea” dela, eta “2004ko lehen hilabetetan aire-garraioaren industrian
gertatutako hazkunde nabarmena” goretsi zuen. Hala ere, Palaciok adierazi zuen kezkatuta dagoela “sektorearen
ahultasuna, segurtasun-arloko mehatxuak, nazioarteko bilakaerarekiko mendekotasuna eta erregaiaren prezio
altuak” direla eta.
|
|
| |
Hasiera-ekitaldiaren ondoren, asmo handiko hitzaldi saio bat hasi zen
"Arazo berrientzako konponbide berriak".
izenburupean. Txostengileek irailaren 16a arte aztertu zituzten gai nagusiak aire-garraioaren sektoreko
funtsezko kontzeptuak izan ziren, hala nola segurtasun-neurri berriak, kostu-murrizketa edota araudiei,
lankidetzari eta koordinazioari buruzko azken nobedadeak.
|
|
| |
Aldi berean, Bilboko Nazioarteko Erakustazokan, nazioarteko 450 enpresa baino
gehiagok erakutsi zituzten munduko aire-garraioaren sektorean dituzten azken nobedadeak eta berrikuntzak.
Erakustazokako 9.000 metro karratuetan,
VIAko stand-a,
elementu nagusi gisa nabarmentzen zen, eta Arabako aireportuko instalazioen potentziala ezagutzera ematen zuen.
|
|
| |
ACFan parte hartu zuten profesionalen erritmo bizkorra eta maleten, apunteen eta dokumentuen
joan-etorria bigarren mailan geratu ziren ACFaren anfitrioi izan zen VIAk antolatutako
gala-afarian. Euskalduna Jauregiak
bere jantzi eta bitxi onenak jarri zituen bost kontinenteetako 800 zuzendari eta goi-kargudun baino gehiago hartzeko.
Horien artean, aipatzekoak dira
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, Juan José Ibarretxe,
Europako Batzordeko Garraiotarako eta Energiarako presidenteordea eta komisarioa, Loyola de Palacio,
Gasteizko alkatea, Alfonso Alonso; Industria sailburua, Ana Aguirre; diputatuorde nagusia, Carlos Samaniego;
Arabako Biltzar Nagusien presidentea, María Teresa Rodríguez; Gobernuaren Arabako ordezkaria, Gloria Sánchez;
VIAko presidentea, Josu de Lapatza; TIACAko presidentea, Dora Kay; Gasteizko aireportuko zuzendaria, Jesús Garay;
eta CLASAko zuzendari nagusia, Jorge José del Castillo.
|
|
| |
Gaua izarrez eta musikaz beterik egon zen. Ekitaldia Anne Igartiburuk,
aurkeztu zuen eta Espainiako urteko diskoa duen Gasteizko Carlos Mena kontratenoreak,
Donostiako Orfeoiaren
ahots bero eta hunkigarriek eta Golden Apple Quartet.
taldearen umoreak girotu zuten. Zalantzarik gabe, gau horretako protagonista nagusietako bat jankideek dastatu zuten menua izan zen. Menu hori
19 Michelin izar eta 4 gomendio batzen dituzten
Euskal Herriko 18 sukaldarik
diseinatu zuten. Juan María Arzak, Martín Berasategui, Pedro Subijana, Gorka Txapartegi, Isaac Salaberria, Hilario Alberlaitz,
Pilar Idoate, Koldo Rodero, Gonzalo Antón, Andoni Luis Aduriz, José Juan Castillo, Roberto Asua, Aitor Elizegi, Daniel García,
Juan Antonio Zaldua eta José Ramón Berriozabal maisuak, Fernando Canales-en gidaritzapean, Euskalduna Jauregiko Etxanobe
jatetxeko sutegien aurrean bildu ziren euskal kultura gastronomikoa bost kontinenteetara zabaltzeko xedearekin. Gau-ekitaldia
Oreka TX txalapartarien
eta Tarrasa Big Ban jazz
taldearen soinuek ere alaitu zuten.
|
|
| |
Euskal Herritik joan baino lehen,
Calgary Airport Authority-ko
ordezkariek eskerrak eman zizkioten TIACAri 2005eko ACFaren anfitrioi izendatuak izanagatik. Guggenheim Museo
internazionalean ACFko partehartzaileentzako beste gala-afari bat egin zen, ordezkari kanadarrek antolatua. Afari
hori munduko bigarren herrialde handieneko kulturak eta musika tradizionalak girotu zuten.
|
|
| |
Eta heldu zen amaiera, agurra. Irailaren 17an, ostirala, ordu bat eta erdietan, Euskal Herrian egindako gertaera garrantzitsuenetariko bat
amaitu zen. VIA, Promoción del Aeropuerto
de Vitoria enpresak bi urtetan zehar egindako lan handiak bere ordainsaria izan zuen: partehartze-errekorra erdietsi zen,
eta TIACArekin batera ACFaren antolaketa bikaina lortu izanaren eta Gasteizko Nazioarteko Aireportuaren irudia aire-garraioaren
industrian sendotu izanaren iritzi objektiboa geratzen da.
|
|
| |
|
|
|
|
 |
 |