FRESH OPPORTUNITIES-EK BIZKOR ZABALTZEN ARI DEN MERKATU LEHIAKOR HONETAN PARTE HARTU NAHI DUTEN GUZTIENTZAT AUKERA ON BAT ESKAINTZEN DU.

Ekoizleak · Esportatzaileak · Inportatzaileak · Airelineak · Garraiolariak · Operadore logistikoak · Ekipo- eta teknologia-hornitzaileak · Azalera handiak · Handizkariak


  VIAk Europan egindako produktu galkorren logistikari eta garraioari buruzko nazioarteko lehen biltzarra antolatu zuen. Biltzarra uztaileko 1ean eta 2an egin zen Gasteizko Europa Biltzar-Etxean.

Gasteizko aireportuak azken urteotan produktu galkorren logistikari buruz eskarmentu handia lortu du. Horregatik, sektore horretako aireporturik garrantzitsuenetako bat bihurtu da, hain delikatuak diren ondasun horiek modu egokian tratatzeko beharrezko ezagutza, instalazio aproposak eta giza baliabideak baititu. VIAk biltzarra aireportuarekin lotuta dauden sektore horretako enpresen eskarmentua kontutan hartuz antolatu zuen. VIAren xedea kate logistikoan diharduten enpresa guztiek biltzarrean parte hartzea zen, fruta- eta barazki-ekoizleetatik hasita eta azalera handietara heldu arte, operadore logistikoak, garraio-enpresak eta airelineak barne hartuta.

Biltzarrak mundu osoko lehen mailako 130 profesional baino gehiago bildu zituen. Parte-hartzaileek, egun eta erdian zehar, etengabe garatzen eta zabaltzen ari den sektore horren arazoak eta irtenbideak eztabaidatu eta aztertu zituzten. Biltzarrean egon ziren guztiek azpimarratu zuten txostenen maila altua, bai eta biltzarraren izaera hezigarria eta praktikoa ere.

 
  Fresh Opportunities-ek sektoreko enpresen artean hain onarpen zabala izateak bultzatu du VIA biltzar horrekin jarraitzera bigarren biltzar bat antolatuz.  
VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria S.A.
info@via.com.es Cámara de Comercio e Industria de Alava
Dato, 38 . 01005 Vitoria-Gasteiz
Tel: 34 945 141800
Fax: 34 945 143156
Solicitud de ponencias
Dado el éxito de las ponencias y las posteriores demandas, VIA ha elaborado un CD recopilatorio. Si Ud. desea recibirlo envíe una solicitud a

david.via@airvitoria.com

incluyendo en él su nombre, dirección, empresa y cargo que desempeña o llamando al

+34.945.141800 (David).
Aurkezpena
Programa
Txostenak

Bertaratutakoak eta txostengileak

Babesleak eta laguntzaileak
Prentsa-dosierra
Argazkiak

Fresh Opp. buruzko berriak