FRESH OPPORTUNITIES-EK BIZKOR ZABALTZEN ARI DEN MERKATU LEHIAKOR HONETAN PARTE HARTU NAHI DUTEN GUZTIENTZAT AUKERA ON BAT ESKAINTZEN DU.

Ekoizleak · Esportatzaileak · Inportatzaileak · Airelineak · Garraiolariak · Operadore logistikoak · Ekipo- eta teknologia-hornitzaileak · Azalera handiak · Handizkariak


  Pasa den urtean Gasteizen egindako Produktu Galkorren Logistikari buruzko Lehen Biltzarrak, I Fresh Opportunities, izandako arrakastaren ondoren, erabaki zen bigarren biltzarra 2003ko ekainaren 16an eta 17an Miamiko Sofitel Hotelean egitea. Lehen biltzarrean erabakigarria izan zen entzuleen eta txostengileen arteko elkarrizketa. II Fresh Opportunities biltzarra berriz ere VIAk (Promoción del Aeropuerto de Vitoria S.A.) antolatu zuen Miamiko Nazioarteko Aireportuaren babesarekin. Biltzar horrek Latinoamerikatik, Europatik, Asiatik, Ekialde Ertainetik eta Estatu Batuetatik heldutako 150 partehartzaile baino gehiago izan zituen, eta 40 txostengilek eta moderatzailek gai ugari eta askotarikoak jorratu zituzten. Gai horien artean zeuden, besteak beste, merkatu berrietara heltzeko, logistika optimizatzeko edota gobernuaren arau berriak betetzeko estrategiak. Gai guztiak Latinoamerikak eta Estatu Batuek munduko gainerako herrialdeekin duten merkataritza-harremanetara bideratuta zeuden. Bill Spohrer, TIACAko presidente ohia eta aire-garraioan aditua, izan zen biltzarreko presidentea, eta berak aurkeztu zuen Jesús Mª de Lapatza Urbiola, VIAko (Promoción del Aeropuerto de Vitoria) presidentea. Lapatzak azaldu zuen biltzarra egiteko Miami aukeratu zela Espainiarekin duen harreman historikoagatik eta Latinoamerikatik datozen produktu galkorren merkatuarentzat (geroz eta handiagoa dena) zentro bateratzailea delako.

 
Fresh Opportunities aire-garraioaren sektorean arrakasta eta oihartzun handia izaten ari da txostenen maila altuagatik, bai eta horien izaera hezigarria eta praktikoagatik ere. Hori dela eta, VIA (Promoción del Aeropuerto de Vitoria) III Fresh Opportunities 2006 antolatzen hasi da.
VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria S.A.
info@via.com.es Cámara de Comercio e Industria de Alava
Dato, 38 . 01005 Vitoria-Gasteiz
Tel: 34 945 141800
Fax: 34 945 143156
Aurkezpena
Programa
Txostenak

Bertaratutakoak eta txostengileak

Babesleak eta laguntzaileak
Prentsa-dosierra
Argazkiak

Fresh Opp. buruzko berriak