

VIA 1994 urtean sortu zen Arabako Merkataritza eta Industria Ganberaren ekimenez Gasteizko Aireportu Internazionalaren sustapen eta marketin politika bat garatzeko beharrari erantzun emateko, nazioarte mailako zentro intermodala bihur dadin. Gaur egun VIA lau bazkidek osotzen dute; Eusko Jaurlaritzako Garraio Saila, Vitoria-Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia eta Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera.
VIAren jarduera nagusia esparru bitan banatzen da. Alde batetik, Gasteizko Aireportu Internazionalaren prestazioak eta bere zerbitzuaren kalitatea hedatu Munduko Karga Komunitatean. Bestetik, aireportuan aritzen diren enpresei haien zerbitzuak hobetu eta haien lehiakortasuna handitu nazioarteko merkatuan. Zentzu honetan, azpimarratu behar da VIAk Aireko Kargaren Nazioarteko Elkartearen (TIACA)kide dela, hain zuzen ere aireko kargaren industriak dituen interesak defendatzen dituen eta nazioarteko merkataritza gara dadin laguntza ematen duen erakundea.

VITORIA INTEGRATED AIR SERVICES Gasteizko Aireportuan kokaturik dagoen aireportu zerbitzuen operadore integrala da. Izatez solaskide bakarra da aireportuko prozesu guztien gestio eta koordinaziorako, leihatila bakarra izango balitz bezala. Gasteizko Aireportuan eskaini eta koordinatzen dituen zerbitzuak honako hauek dira:

Gasteizko Aireportua AENA Enpresa Erakunde Publikoak, Sustapen Ministerioarekin loturik dagoena, gestionatzen dituen 47 aireportuen artean dago.
Aenaren helburuak “Espainian aireko garraioaren garapena ahalbidetzea eta aireko zirkulazioa segurtasunez, arintasunez, eraginkortasunez eta ekonomiaz egiten dela bermatzea” dira, beti ere “Gobernuaren garraio politika orokorraren markoan bezero eta erabiltzaileen eskaerekin bat datorren kalitatezko zerbitzua eskainiz,”. Bere objektua beraz interes orokorreko aireportu zibilak eta aireko nabigaziorako instalazio eta laguntza sareak gestionatzea da.

Centros Logísticos Aeroportuarios, S.A., Clasa, elkarte bat da, Aena Espainiako Aireportu eta Aireko Nabigazio Enpresa Erakunde Publikoaren % 100aren parte hartzea izanik. Espainiako aireportuen sarean aireko kargarako azpiegituren sustapen eta garapenaz arduratzen da.
Clasak 1994 urtean ekin zion bere jarduerari, eta gaur egun hainbat aireportutan zenbati Aireko Karga zentro gestionatzeaz gain Aenaren aireportuen sarean proiektu ugari garatzen ari dira.
Espainiako eskualde ezberdinetako enpresa sarera modu eraginkorrean heltzeko nahiarekin, Clasak elkarlanerako hitzarmenak sinatu ditu, aireko kargaren sustapenaren alorrean, eta bereziki Gasteizko kasuan, Arabako Merkataritza eta Industria Ganberarekin egin du.