 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |


Espainiak, HEZINEko Nazioarteko Hegazkintza Zibileko Hitzarmenaren izenpetzaile
gisa (Chicago, 1944), baimentzen du itun hori sinatu zuten edozein herrialdetako
bandera daramaten hegazkin zibil guztiek Espainiako lurraldearen gainetik hegan
egin dezaten eta bertan geldialdi teknikoak egin ditzaten.
Beharrezkoa izango da Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiko aldez aurreko
baimena izatea Espainiarekin merkataritza-hegaldi ez erregularrak egin ahal izateko,
ondorengo paragrafoan zehazten diren kasuetan izan ezik.
Espainiak, Europako Aire-Zerbitzu Ez Erregularren Merkataritza-Eskubideei buruzko
Hitzarmen Multilateralaren izenpetzaile gisa (1956), baimentzen du Hitzarmen
Multilateral horren alderdi kontratatzaile den edozein estaturen bandera daramaten
eta estatu horietako bertako pertsonek gidatzen dituzten hegazkinek hegaldiak egin
ditzaten bidaiariak, kargamentua edo posta hartu edo deskargatzeko, baldin eta
hegaldi horiek ondorengo hegaldi ez erregularren kategoriaren batean sartzen badira:
 |
a. |
Laguntza humanitarioa emateko edota larrialdietan egindako hegaldiak. |
 |
b. |
Aireko taxiak. |
 |
c. |
Pertsonak edota ondasunak garraiatzeko helburuarekin pertsona
bakar batek (naturala zein juridikoa) hegazkinaren edukiera osoa pleitatzen
dueneko hegaldiak. |
 |
d. |
Noizbehinkako hegaldiak.
Espainiak baimentzen du lehenago aipatutako Hitzarmen Multilateralaren alderdi
kontratatzaile den edozein herrialdetako bandera daramaten eta estatu horietako
bertako pertsonek gidatzen dituzten hegazkinek hegaldi ez erregularrak egin
ditzaten, baldin eta hegaldiak hurrengo kategoriaren batean sartzen badira eta
hirugarren eta laugarren askatasunen arabera gauzatzen badira. |
 |
e. |
Karga-hegaldiak. |
 |
f. |
Bidaiariak eta kargamentua garraiatzeko helburuarekin, bere
onura propiorako eta c) atalean zehazten diren zioen artean ez dagoen arrazoi
batengatik pertsona bakar batek (naturala zein juridikoa, bidaia-agentziak izan
ezik) hegazkinaren edukiera osoa pleitatzen dueneko hegaldiak. |
 |
g. |
Ikasleak garraiatzeko egindako hegaldiak.
|
 |
h. |
Gertaera bereziren bat dela eta egindako hegaldi charter-ak. |
 |
i. |
"Guztia barne" motako bidaietarako egindako hegaldiak. |
Edozein kasutan, hegaldiaren ezaugarriak baimen-eskakizunean zehaztu beharko dira,
Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiak azter ditzan.

Normalean Espainiarako hegaldi ez erregularrak egiten dituzten airelineek Hegazkintza
Zibileko Zuzendaritza Nagusian egoki erregistraturik eta akreditaturik egon behar
dute. Baldintza hori ez dute bete egin beharrik noizbehinkako hegaldiak egiten
dituzten airelineek.
Atzerriko airelinea ez erregularrek ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko
dituzte akreditazioa lortu ahal izateko:
 |
 |
Enpresaren txostena. |
 |
 |
Enpresaren gaitasun-ziurtagiria.
|
 |
 |
Enpresaren hegazkinen gaitasun-ziurtagiria. |
 |
 |
Aseguru-poliza (hegazkinak, bidaiariak edota kargamentua, eta erantzukizun zibila barne). |
 |
 |
Enpresaren eragiketa-gidaliburua, HEZINEren 6. Eranskinaren arabera. |
Hegaldi ez erregularrentzako edozein baimen- edo akreditazio-eskakizun igorri
beharko du garraio-enpresak berak edota horren ordezkariak ondorengo helbidera:
DIRECCIÓN GENERAL DE AVIACIÓN CIVIL
Subdirección General de Explotación del Transporte
Aéreo
Servicio de Derechos de Tráfico y Tarifas
Paseo de la Castellana, 67 28071 Madrid (ESPAÑA)
Tel.:(zuzena) +34 915 975 020
Tel.: +34 915 975 247
Fax: +34 915 978 300
AFTN: LEACZXED
SITA: MADDTYA
Hegaldietarako baimen-eskakizuna aurkeztu beharko da idatziz (2 kopia), mezu
telegrafiko edota SITA motako mezu baten bidez, gaztelaniaz nahiz ingelesez; halaber,
hurrengo datuak izan beharko ditu:
 |
 |
Enpresa operatzailearen izena. |
 |
 |
Enpresa pleitariaren izena eta helbidea. |
 |
 |
Hegazkin-mota eta matrikularen markak. |
 |
 |
Aurreikusitako irteera- eta helduera-datak eta orduak. |
 |
 |
Atzerrian bidaiariak edo/eta kargamentua non kargatu eta non deskargatuko diren. |
 |
 |
Eskatutako hegaldi-motak, bidaiari-kopurua eta kargamentuaren izaera eta kopurua. |
 |
 |
Pleitaren prezioa. |
Mezu telegrafiko edo SITA motako mezu baten bidez egindako informazio-eskakizunek edo
hegaldi baterako baimen-eskakizunek ondorengo datuak izan beharko dituzte:
 |
 |
Airelinearen identifikazioa. |
 |
 |
Hala badagokio, mezuaren identifikazio-zenbakia edota laburdura. |
 |
 |
Garraio-enpresaren bitartez mezua bidali zeneko data eta ordua.
(Laburdurak- Baimen-eskakizuna: REQ / Hegaldiari buruzko informazioa: INF). |
 |
 |
Hegaldiaren data, Espainiako aireportura helduko deneko gutxi
gora-beherako ordua (UTC) eta itzulera-hegaldia irtengo deneko gutxi gora-beherako
ordua. (Espainiako hainbat aireportu erabiltzen badira zerbitzu berean, datu berberak
adieraziko dira aireportu bakoitzarentzat). |
 |
 |
Hegazkinaren ibilbidea (hizkuntza erraza erabiliz). |
 |
 |
Hegaldi-mota (arau hauetako sailkapenaren araberakoa) eta
hegazkinera igoko diren edo bertatik jaitsiko diren bidaiari-kopurua. |
 |
 |
Kargatuko edo deskargatuko den kargamentuaren izaera eta pisua. |
Merkataritza-telegrafo bitartez egindako eskakizunek erantzunaren ordainketa barne
izan beharko dute (zenbatekoa telegramaren kostuaren berdina izango da).
Komenigarria da denboraldi bakoitzerako airelineak duen oinarrizko programa
Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusira bidaltzea hegaldiaren irteera baino hiru
(3) hilabete lehenago. Horrela, ordutegiak ahalik eta hobekien koordinatu ahal izango
dira.
Hala eta guztiz ere, edozein momentutan egin ahal izango dira noizbehinkako
aldaketak hegaldia irten baino lehen; aitzitik, gutxieneko epea 24 ordukoa izatea
gomendatzen da.
|
 |
 |
 |
 |
  |
 |
 |