 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |


Mugimendu Libreko Itunaren alderdi kontratatzaile den estatu baten bandera
edota Espainiarekiko bi aldeko itun baten bidez eskubide baliokideak lortu
dituen estatu baten bandera duen edozein hegazkinek izango ditu Espainiako
lurraldearen gainetik hegan egiteko eta bertan merkataritza-helbururik gabeko
geldialdia egiteko pribilegioak. Horretarako, ez da beharrezkoa izango aldez
aurretik abisatzea edota baimena eskatzea, baldin eta itun horietan ezarritako
baldintzak eta "Informazio orokorra" atalaren 2. puntuko xedapenak betetzen badira.
Espainiarekin bi aldeko itunak izenpetu dituzten herrialdeei buruzko informazioa
jasotzeko, ondorengo helbidearekin jar zaitezke harremanetan:
DIRECCIÓN GENERAL DE AVIACIÓN CIVIL
Subdirección General de Explotación del Transporte
Aéreo
Servicio de Derechos de Tráfico y Tarifas
Paseo de la Castellana, 67
28071 Madrid (ESPAÑA)
Tel.:(zuzena) +34 915 975 020
Tel.: +34 915 978 781
Fax: +34 915 978 300
AFTN: EACZXEX
SITA: MADVRYA
Espainiarekin bi aldeko aire-itun bat sinatu duten herrialdeetako airelineek
nazioarteko hegaldi erregularrak egin ahal izango dituzte baldin eta itun horrek
ezartzen dituen baldintzak betetzen badituzte trafiko eskubideei, tarifei,
ibilbideei eta abarrei dagokienez.
Kasu guzti horietan, ezinbestekoa izango da ordutegiak askoz ere lehenago onartuak
izatea. Informazioa jasotzeko edota Espainiarekin hegaldi erregularrak egiteko
baimena lortzeko edozein eskakizun lehenago adierazitako helbidera igorri beharko da.
Hegaldi bat egiteko baimena lortu ahal izateko, airelineen ustiatzaileek ondoren
zehazten diren dokumentuak aurkeztu beharko dituzte Espainiara ailegatzean edota
Espainiatik irtetean. Dokumentu guzti horiek Hegazkintza Zibileko Nazioarteko
Erakundearen (HEZINEren) formatu normalizatua izan beharko dute, 9. Eranskinaren
gehigarrietan zehazten denari jarraituz. Dokumentuak onargarriak izateko
gaztelaniaz, frantsesez edota ingelesez egon beharko dute eta eskuz bete beharko
dira letra irakurgarriz. Ez da bisarik behar.
Espainian diharduten airelinea guztiek "aire-trafikoari buruzko formulario
estatistikoa" bete beharko dute Espainiako edozein aireportutik datorren hegazkin
bat ailegatzerakoan edota Espainiako edozein aireportura doan hegazkin bat
irteterakoan.
1996ko otsailaren 9ko Ogasuneko Ministro-Aginduak ezartzen duenez, nazioarteko
trafikoan hegaldi erregularrak eta ez erregularrak egiten dituzten hegazkinak
ailegatzen eta irteten direnean, Espainiako Aduana Zerbitzuen aurrean aurkeztu
behar duten trafiko-dokumentu bakarra karga-manifestua da. Hartara, airelineek
aurkeztu behar dituzten dokumentuak ondorengoak dira:
| AILEGATZERAKOAN: |
 |
Helduera-aireportuan
Karga-manifestuaren kopia bat, hegazkinetik jaitsi diren bidaiarien kopurua
adieraziz, eta, hala badagokio, aireportuan deskargatu diren ondasunen bi
kopia partzial.
Hegazkinak aurreikusi baldin badu Iberiar Penintsulako edo Balearretako
aireportu batean edo bat baino gehiagotan geldialdia egitea, garraio-enpresak
aurkeztu beharko du, aurrekoaz gain, karga-manifestuaren beste kopia bat.
Kopia horrek, aurrerantzean, "ibilbide-manifestu" izena jasoko du, eta
geldialdi horietan aurkeztu beharko da. Lehenengo helduera-aireportuan
kargamentu osoa eta bidaiari guztiak deskargatzen dituzten estatuko hegazkinak
betebehar horretatik salbuetsita geratuko dira.
Karga-manifestuan aipatzen den eta helduera-aireportura doan kargamentu
osoari buruzko aire-garraioko agiria.
Hurrengo geldialdietan:
Karga-manifestua eta, hala badagokio, deskargatuko den kargamentuaren hiru
kopia partzial, edota kopia bakarra baldin eta aireportuan hegazkinetik
bidaiariak soilik jaisten badira.
Azken geldialdian, aduanak ibilbide-manifestua gordeko du eta deskargatuko
den kargamentuaren bi kopia partzial besterik ez dira beharrezkoak izango,
edota kopia bakarra baldin eta aireportuan hegazkinetik bidaiariak soilik
jaisten badira. Estatuko hegazkinen kasuan, prozedura bera aplikatuko da
ibilbide-manifestuan aipatutako kargamentua eta bidaiariak geldialdietako
edozein aireportutan deskargatu direnean, nahiz eta azkena ez izan.
Aurreko geldialdietan estatuko aireportuetan prozedura honen bidez
deskargatutako kargamentuari dago(z)kion trafiko-manifestu berezia(k).
Aireportura doan eta karga-manifestuan aipatzen den kargamentu osoarentzako
aire-garraioko agiria.
|
| IRTETERAKOAN: |
 |
Zuzenean atzerrira irteteko aireportuan:
Karga-manifestua, baita kargarik ez badago ere, herrialde horretan kargatu
den kargamentu osoa zehaztuz. Hala badagokio, manifestuaren bi kopia aurkeztuko
dira, bertan hegazkinera igo diren bidaiarien kopurua aipatu beharko delarik.
Beste edozein aireportutan:
Aireportuan kargatu den atzerriko igarotzako kargamentuaren manifestu berezia. |
|
 |
 |
 |
 |
  |
 |
 |