 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Servicios Logísticos y de Handling Decoexsa (Decoexsa
logistika- eta manutentzio-zerbitzuak) Gasteizko aireportuan finkatu zen
lehenengo enpresa pribatua izan zen. Decoexsak produktu galkorrentzako
terminal moderno bat eraiki zuen aireportuan, gaur egun Europako bigarren
onena dena.
Gasteizko aireportuan, produktu galkorren garraioa etengabe ari da garatzen.
Hori dela eta, terminal horretatik urtero milaka tona produktu galkor eta
animalia bizi igarotzen dira. Horien jatorria askotarikoa da, besteak beste,
Hego Afrika, Estatu Batuak, Kanada, Txile, Brasil, Argentina eta Mexiko.
Hori guztiagatik, terminala Europako gune garrantzitsuenetarikoa bihurtu da.
Produktu galkorren logistika zorrotz eta zehatzean espezializatutako goi-mailako
prestakuntza duen aditu talde batek (osasun-
eta aduana-zerbitzu eraginkorrekin ezin
hobeki koordinatuta dagoena), bai eta aireportuaren
lehiarako abantailek ere,
ahalbidetzen dute hegazkinez ailegatu diren salgaiak 2 orduko epean kamioiez bidaltzea
12 ordu geroago Europako erdialdeko merkatuetara hel daitezen. Sektore osoan aurrekaririk
ez duten bidalketa-denbora horiek posible egiten dute produktu galkorrak dendetako
apalategietara kontsumo baldintza onenetan ailegatzea eta, beraz, balio handiagoarekin.
Guzti horrek operazio eraginkorragoak eta errentagarriagoak egitea ahalbidetzen du.
Halaber, Decoexsak aduanako formalitateak 24 orduko epean burutzen ditu,
animalia bizientzat aireportuak dituen instalazioak kudeatzen ditu, eta
inportatzaileei eta esportatzaileei zerbitzu logistiko integralak eskaintzen
dizkie (hala nola, Europarako garraioa hozte-sistema duten kamioi berezietan
edota bidalketen etxez-etxeko ikuskapen informatizatua).
DECOEXSAren terminalak ondorengo ezaugarriak ditu:
 |
 |
Produktu galkorrei soilik eskainitako 9.500 m²: |
 |
 |
 |
 |
4.000 m²-ko biltegiak tenperatura-kontrolarekin. |
 |
 |
 |
 |
3.500 m²-ko aparkalekua. |
 |
 |
 |
 |
900 m²-ko azalera paleten plataformak muntatzeko eta desmuntatzeko. |
 |
 |
 |
 |
500 m²-ko administrazio-bulegoak, guztiz informatizaturik. |
 |
 |
 |
 |
Barruan zein aire-zonan erretiluak egiteko 240 m²-ko azalera. |
 |
 |
Hegazkinen karga-erretiluentzako 16 arrabol-bide 156 posiziorekin. |
 |
 |
Kamioiak kargatzeko 9 kai (1.500 m²). |
 |
 |
Aire-aldean 6 ate. |
 |
 |
6 hotz-kamera. |
|
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |


Decoexsa
Aeropuerto Internacional de Vitoria
01071 - Vitoria
ESPAÑA
Tel.: +34 945 283833
Fax: +34 945 276711 jmnavajas@decoexsa.com
Helbidea SITA: VITDX8X
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |