Gasteizko aireportuko 3.500 metroko lurreratzeko pistari esker, hegazkinik handienak ere inongo arazorik gabe airera eta lurrera daitezke eguneko zein gaueko edozein ordutan. Lurreratzeko pista hormigoi hidraulikoz eginda egoteak itsaspena eta iraunkortasuna handitzen ditu. Hegazkinak orain aparkatzen diren lekua, edo plataforma, 170.000 m2-koa da.

Momentu honetan, aireportuan ILS Cat III sistema instalatzen ari dira. Horri esker, hegazkinak doitasun eta segurtasun handiagoz lurreratu ahal izango dira eguraldi baldintzak txarrak direnean.

Halaber, Gasteizko aireportuak ondorengo argiztapen-sistemak erabiltzen ditu egun: lehen mailako argi seinaleak, doitasunez hurbiltzeko argiztapen-sistema (II. eta III. kategorietakoa) 04 pista-hasieran, argi-balizajea pistaren ardatzean eta ertzetan, errodadurarako sistema gidaria kartel argidunen bitartez ("No entry": ez sartu), eta semaforoak itxaron behar den puntuetan. Pistako seinaleztapena biribiltzeko, izendatzaileetan, atalasean, lur-hartze eremuan eta distantzia finkoan ere argiak daude, bai eta errodadura pistaren ardatzean eta ertzetan ere.
VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria S.A.
info@via.com.es Cámara de Comercio e Industria de Alava
Dato, 38 . 01005 Vitoria-Gasteiz
Tel: 34 945 141800
Fax: 34 945 143156