 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
 |
Gasteizko aireportuaren inguruan daude bai errepideko bai
trenbideko garraioko sare nagusiak, ondorengo ardatzei zerbitzua egiten dietenak:
Afrikako iparraldea - Lisboa - Madril - Euskal Herria - Paris - Londres -
Frankfurt, eta Oporto - Euskal Herria - Bartzelona - Frantziako hegoaldea -
Italia.
Autobide eta autobia hauetako eguneko batez besteko zirkulazioaren intentsitatea
15.000 kamioikoa da, eta horietako gehienak nazioarteko garraioari dagozkio.
Trenbideari dagokionez, hainbat karga-trenek egiten dituzte egunero ibilbide
horiek.
Gasteizko aireportuaren kokaleku bikainak eskaintzen dituen abantailak aprobetxatuz,
Gasteizko Korridore Logistikoa garatzen ari da Europako garraio intermodaleko
sareentzako ezinbesteko gune logistiko gisa. Korridore Logistikoa zera da: logistikan
espezializatutako azpiegitura multzo bat (5.000.000 m² baino gehiagokoa),
behar logistiko askotarikoei erantzuna emateko xedea duena. Azpiegitura horien artean,
Gasteizko aireportua, korridorearen erdian kokaturik dagoena, funtsezko elementua da.
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |