Distantzia-mapa



12 ordu kamioiez edo trenez
Gasteizko aireportuaren ingurune-baldintzek erabateko eragiteko ahalmena ematen diote aireportuari. Izan ere, lautada zabal batean dago, iparraldean kokatutako mendiek haizetik babesten dutena. Aireportuaren ingurunean ez dago herri handirik. Gainera, hirigintzako planek eskualde hori babesten dute bertan bizitegiak eraiki daitezen eragotziz eta aireportua zabal dadin ahalbidetuz.

Gasteizko aireportuaren kokapena (Iberiar Penintsularen iparraldean, eta Europako hego-mendebaldeko ardatz Atlantikoaren eta Mediterraneoaren erdian) Amerikatik, Afrikatik, Asiatik eta Europatik datozen edo hara doazen salgaientzat ezin hobea da. Horren erakusgarri da gaur egun salgaiak Gasteizko aireportutik Europako hiri garrantzitsuenetara bidaltzen direla, bai hegazkinez (batez ere gaueko hegaldien bidez), bai eta errepidez ere, 12 ordu inguruko epean.

Hori guztiagatik, Gasteizko aireportua ezinbesteko gune logistikoa dugu. Bere eragin-eremuak Europako hego-mendebalde osoa hartzen du. Bertan 139,5 milioi kontsumitzailek osatutako merkatu potentziala dago, bai eta guztira 5.620.000 milioi euro inguruko negozio-bolumena duten 18,5 milioi enpresa ere; eskualde horretako BPGa 2.750.000 milioi eurokoa da.
VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria S.A.
info@via.com.es Cámara de Comercio e Industria de Álava
Dato, 38 . 01005 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 34 945 141800
Fax: 34 945 143156
Gasteiz, VIA
Gasteiz - Londres, 1.322 Km
Gasteiz - Paris, 962 Km
Gasteiz - Brusela, 1.250 Km
Gasteiz - Lieja, 1.235 Km
Gasteiz - Luxenburgo, 1.241 Km
Gasteiz - Kolonia, 1.315 Km
Gasteiz - Frankfurt, 1.488 Km
Gasteiz - Santiago, 558 Km
Gasteiz - Oviedo, 340 Km
Gasteiz - Bilbo, 66 Km
Gasteiz - Donostia, 118 Km
Gasteiz - Iruña, 95 Km
Gasteiz - Zaragoza, 258 Km
Gasteiz - Bartzelona, 530 Km
Gasteiz - Valentzia, 576 Km
Gasteiz - Valladolid, 222 Km
Gasteiz - Madril, 351 Km
Gasteiz - Sevilla, 825 Km
Gasteiz - Malaga, 895 Km
Gasteiz - Oporto, 616 Km
Gasteiz - Lisboa, 853 Km
Gasteiz - Tolosa, 457 Km
Gasteiz - Milan, 1327 Km
Gasteiz - Bordele, 325 Km