 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
 |
Aireportuaren eraginkortasuna oso altua da, ez baita bertan jendetza
handirik pilatzen eta slot deritzonen (hots, ordutegien) inguruan ere ez baita inongo
arazorik sortzen. Beraz, aireportuan diharduten enpresek ondasunen harrera- eta
bidalketa-orduak betetzen dituzte, nahiz eta ordutegiak zorrotzak izan.
Gasteizko aireportuak egunero 24 orduz eta urtean 365 egunez dihardu lanean.
Horrez gain, aireportu honetan ez dago zaratek eragindako lan egiteko mugarik.
Hori guztiagatik, aireportua batez ere gauez diharduten enpresentzat (adibidez,
zerbitzu integratuetako enpresentzat) interesgarria da. Horren erakusgarri da
sektore horretan nazioarte mailan nagusi diren DHL Aviación,
TNT eta FedEx enpresek euren
hub-ak Gasteizen izatea.
|
 |
 |
 |
 |
  |
 |
 |