Gasteizko aireportuak funtsezko papera betetzen du produktu galkorren garraioaren esparruan, bai Espainian eta bai Europa osoan ere.

Aireportua izugarri garatu egin da aire-garraioaren esparru honetan, garapen horren arrazoiak ondorengoak direlarik: produktu galkorrentzako terminal, bikaina (Europako bigarren onena, hain zuzen ere), Mugako Ikuskaritza Puntuarekin , eta aduana-zerbitzuarekin koordinazio ezin hobea, animalia biziak garraiatzeko instalaziorik, aurreratuenak, bai eta aireportuak eskaintzen dituen gainerako erraztasunak ere. Astean zehar hainbatetan ailegatzen dira jatorri askotako arraina, okela, barazkiak, frutak, loreak eta animalia biziak, besteak beste, Hego Afrikatik, Estatu Batuetatik, Kanadatik, Txiletik, Brasiletik, Argentinatik eta Mexikotik.

Gasteizko aireportuaren lehiarako abantailek eta produktu galkorren logistikako aditu talde batek (produktu galkorrak ondasun oso delikatuak baitira, doitasun handiz maneiatu beharrekoak) ahalbidetzen dute hegazkinez ailegatu diren salgaiak 2 orduko epean kamioiez bidaltzea 12 ordu geroago Europako erdialdeko merkatuetara hel daitezen. Sektore osoan aurrekaririk ez duten denbora horiek posible egiten dute produktu galkorrak dendetako apalategietara kontsumo baldintza onenetan ailegatzea eta, beraz, balio handiagoarekin. Guzti horrek operazio eraginkorragoak eta errentagarriagoak egitea ahalbidetzen du.

Aireportuak eskaintzen duen zerbitzu honen kalitatea hain da altua, non British Airways World Cargo, MK Airlines, Cargolux, Lanchile eta Air Canada bezain operadore garrantzitsuek Gasteizko aireportua erabiltzen duten salgai galkorrak Espainiara eta Europara sartzeko kontinentearteko sarrera gisa.
VIA, Promoción del Aeropuerto de Vitoria S.A.
info@via.com.es Cámara de Comercio e Industria de Alava
Dato, 38 . 01005 Vitoria-Gasteiz
Tel: 34 945 141800
Fax: 34 945 143156